XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txinan komunismoa gogor

Bai, bazirudien Txinaren joera berria mendebalderatzea izango zela: jabego pribatua onartu zuten, jendea aberastera bultzatu... apurka apurka pentsatu dugu Txinak bere nortasun komunista galduko zuela.

Baina ez, orain berriz penduloaren legea edo komunismoa bultzatzen hasi dira Txinan; komunismoaren oinarriak eskoletan gehiago eman behar direla esaten, eta azken finean, komunismo garbia berriz ere bultzatzen.

Gure ustez norbait baino gehiago moskeatuko da honekin.

Guk hor konpon marianton diogu.